Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MARTXOAK 8-Ikasleei zuzendutako bloga

21/04/2008 GMT 1

EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN ESKUBIDEEN GUTUNA

hezkidetza @ 13:45

emkmundmartxa.jpgMilurteko berri honen hasieran, Mundu Martxarako nazioarteko sarea osatzen dugun emakumeok, gure eskubideekin zer gertatzen zen aztertzea izan genuen helburu. IZADIARENTZAKO MUNDUKO EMAKUMEON GUTUNA da lan horren emaitza, eta orain gure herrian bertan zehaztu nahi dugu lan hori, gure ustez, geuri dagozkigun eskubideen lorpenean aurrera egiten eta eskubideok beteko direla bermatzen duten mekanismoak exijitzen lagunduko digun tresna behar dugulako eta, era berean, borroka feministaren helburuak eta jarraitu beharreko estrategiak eguneratzeko...

Eta lan egingo dugu lortzeko. Euskal Herrian bizi garen emakumeak: hemen jaiotakoak zein kanpotik etorriak, langabetuak, esplotatuak, lesbianak, sakabanatu eta kartzelaratuak, txiroak, sexua ogibide dutenak, etxekoandreak, nekazari eta abeltzainak, gazteak, zaintzaileak, erasotu eta kolpatuak, pentsiodunak, sindikalistak, intsumisoak, artisauak, ekologistak, euskaltzale eta feministak, EMAKUME GUZTIOK eduki nahi dugu geure eskubideen gutuna, gaur egun gure herrian bizi dugun egoera islatu eta gure desioak zehaztuko dituena. Patriarkatuak, mundu osoan berbera izanda, ez gaituelako era berean ukitzen...

OSOA IRAKURTZEKO

CARTA MUNDIAL MUJERES A LA HUMANIDAD castellano

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!