Publizitatea, sexua... eta edertasun eredu estereotipatuak.
...Publizitatean emakumea kontsumorako produktoa izateaz gain, publizitateak emakume eta edertasun eredu jakin bat sortu eta bultzatzen du...Emakume hoien eta benetazko emakumeen gorputzen arteko aldea oso nabaria da (top modelak gainontzeko emakumeak baino %23 gutxiago pisatzen dute). Ideala eta errealitatearen arteko alde horretatik konplexuak sortzen dira, eta baita gure sexualitatea aske bizitzeko hainbat arazo. Emakumeok txikitatik ikasi izan dugu insatisfazioa zer den. Publizitateak erakargarria eta desiragarria zer den zehazten du eta emakume eredu bikainak eta lirainak zabaltzen ditu. Mezua, hau edo bestea aldatu ahal dugula da, dena posiblea dela, horren itxaropenak insatisfazioa haunditzen duelarik...Ezinezkoa dena desiratzen ikasten dugu. Baina edertasuna ez dago krema pote batetan, eta zoriontasuna ez da lortzen 40 kilo pisatuz gero. Hauek gaixo dagoen gizarte batek sortutako mitoak dira. Guztiak ezberdinak eta guztiak ederrak izan ahal gara. Aske izango da bakarrik bere burua onartu, eta irudia autoestimarekin lotuta ez dagoela ulertzen duena. Argal egotearen eredua ez baita estetikoa, politiko eta ekonomikoa da. Eta emakumeen autoestimaren kontra egiten du, lehen emakumeontzako gartzela etxea bazen, gaur egun gorputza da gure gartzela...
OSOA IRAKURRRI NAHI?????

Zabaldu
del.icio.us