Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MARTXOAK 8-Ikasleei zuzendutako bloga

02/03/2007 GMT 1

Alaitz eta Maider (Diruaren pasarela)

hezkidetza @ 15:12

Desioa zuzentzen du
pantailako imajinak
filmetako pertsonaien
sedukzio ukiezinak:
gizonezko perfektuak
ta emakumezko finak...
seriean egindako
plastikozko panpinak.

Publizitate bailatan
giharren indar-hutsala,
begiradaren beroa,
mihi puntaren zitala...
distiraz pintatutako
paisaia, gorputz sensuala...
gezurrezko amets baten
gezurrezko azala!

Diruaren pasarela
faltsukeriz lainotua,
ibilera hauskor baten
diamantezko soinekua,
milimetroko gorputza
urre gorriz bainatua,
ta bi begi tristerentzat
irrifar diseinatua.

Edertasun estandarra,
"gorputz perfektuen" dantzak
programatutako gogo
orokorraren ardatzak;
usteldutako ametsak
ezinezko esperantzak,
begiak itxita hobe
ikusten dira gauzak.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!