Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MARTXOAK 8-Ikasleei zuzendutako bloga

01/03/2007 GMT 1

MARTXOAN EUSKADI GAZTEAN MUNDUKO EMAKUME AHAZTUEKIN.

hezkidetza @ 17:26

munduko-meakume-ahazttuekin.jpg

Genero-arrazoiengatiko jazarpena.
JAZARPENA ETA DISKRIMINAZIOA ASILO-ESKUBIDEAREN ESPARRUAN:
Asiloaren esparruan, honako hau da jazarpena: arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, iritzi politikoagatik edota gizarte-talde jakin batekoa izateagatik pertsonen oinarrizko eskubideak larri urratzen dituen edozein ekintza. Asilo-sistemak pertsona jakin batekiko jazarpena gertatzen ari dela aitor dezan, pertsona horrek jazarria izan dela, jazarria dela edota horretarako arrazoizko beldurrak dituela frogatu behar du. Ez da nahikoa jakitea pertsona horren jatorriko herrialdean giza eskubideak larri urratzen direla.
Diskriminazioak funtsean ondorio kaltegarriak baditu, edo oinarrizko eskubide bat larri urratzen badu, asilo-eskubidearen bidez erantzun beharreko jazarpena da.

Genero-arrazoiengatik jazartzeko moduak.
Ondoren, jazarpentzat jo daitezkeen emakumeen aurkako indarkeria-egoera batzuk aipatzen dira. Asilo-eskubiderako nazioarteko babesak erantzuna eman behar die egoera horiei:
- Oinarrian giza eskubideen aurkako gizarte-arauak eta jarduerak dituztenez, izatez jazarpenezkoak diren legeak.
Emakumeen aurkako genero-indarkeriari buruzko NBEko errelatore bereziaren txostenaren arabera, 2003. urtean, gutxienez 54 herrialdek zeuzkaten emakumeak diskriminatzen zituzten legeak eta ez zeukaten etxeko indarkeriaren aurkako legedirik (edo ez zen haren berri).
- Helburuak justifikagarriak izanik ere, haiek betetzeko oso ondorio kaltegarridun metodoak dauzkaten lege edo politikak.
Mexiko: txirotasunari aurre egiteko laguntzak –Hezkuntza, Osasuna eta Elikadura (Progresa) Programa, adibidez– kentzeko mehatxupean indigenak kontrazepziometodoak erabiltzera behartu izana leporatu dio José Luís Soberanes Fernández arartekoak gobernuari. NBEk ere 2002ko abuztuan emakume indigenei egindako antzutzeei buruzko kontuak eskatu zizkion Vicente Foxen gobernuari.

( Informazioa martxoaren 2an berrituko dute).

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!