Euskadik matxista izaten jarraitzen du...
... Euskadi, XXI. mendea. Gizartea matxista da oraindik ere?
Bai, datuek hori esaten digute. Esate baterako, emakumeen %32 bakarrik egiten du lan etxetik kanpo. Hau da, hamar emakumetatik zazpi ekonomikoki beste baten menpekoak dira. Euskal Autonomia Erkidegoan tratu txarren 2.000 salaketa jasotzen ditugu urtean. Gutxi gorabehera 100.000 emakume inguruk jasaten dituzte tratu txarrak. Datu gehiago: emakumeok gizonek baino emaitza akademiko hobeak lortzen baditugu, nola uler daiteke emakumeen langabezia gizonenaren bikoitza izatea? Emakume zein gizonak lana egiten duten hamar kasuetatik hirutan bakarrik laguntzen dute gizonek etxeko lanetan... Ezin da ukatu aurrerapenak egon direnik, baina oraindik ere asko dago egiteko...

Zabaldu
del.icio.us