EMAKUMEAK EUSKARAZKO TESTULIBURUETAN IKUSIEZINAK BETI BEZALA
iturria: BERRIA EGUNKARIA Igandea, 2006ko urriak 15
Euskarazko ikasliburuetan emakumeek baztertuta jarraitzen dute, irudietan zein testuetan, nahiz eta curriculumak genero ikuspegia landu behar dela azpimarratzen duen. D errigorrezko Bigarren Hezkuntzako euskarazko liburu gehienetan, Espainiako Isabel I.a eta IIa. erreginak, Maria Kristina erreginordea eta Katalina II.a Errusiako estatuburua dira, XIX. mendera arte, agertzen diren ia emakume bakarrak. Horiek, eta Willendorfeko Venusa, emankortasunaren Paleolitiko garaiko irudia. Eta Egiptoko Nefertiti edo Eros jainkosak. Greziako jainkosaren bat ere bai, ia beti jainko ahalguztidunen ondoan. XX. mendeari buruzko testuetan, emakume izen gehiago badira. Baina hutsak oihuka ari dira. Haritza argitaletxearen Batxilergoko 2. urterako Historia liburuan orri erdia ematen diote emakumeen eta langileen mugimenduari, nahiz eta 300 orri inguruko liburua izan. Santillanaren DBHko 4. mailako Historia liburuan, mugimendu feministari buruz bederatzi lerro daude, esateko eskaera nagusietako batzuk zein ziren: «Dibortziorako eta abortatzeko eskubideak, soldata berdintasuna eta sexu arrazoiengatik baztertuak ez izateko eskubidea». Elkar argitaletxearen Batxilergoaren 2. mailarako Euskara eta literatura liburuan, euskal literaturaren izenak «begietsi» dituztenen artean, hamaika idazle daude. Emakume bakar bat ere ez. Ibaizabalen Euskara eta literatura liburuan, Itxaro Borda agertzen da non eta 285. orrialdean. ZER USTE DUZU?????? ZURE LIBURUETAN ERE BERDIN?????

Zabaldu
del.icio.us