ETXEKO LANEKIN GORA ETA BEHERA
Bazenekien estatu mailan bikoteen herenak baino ez dute etxeko lanik era orekatuan banatzen? Beste kasutan, emakumea da beti lan gehiena egiten duena.
Eta are gehiago. Europa mailan, gizon espainar eta italiarrak dira, hain zuzen ere, etxeko lanak gutxien egiten dituztenak.
Zer iruditzen zaizu? Zure ustez egoera hau zuzena da? Zelan gertatzen da zure etxean? Zelan gustatuko litzaizuke izatea?
Badaukazu gaia zure ikaskideekin eta senideekin eztabaidatzeko.


Zabaldu
del.icio.us