Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MARTXOAK 8-Ikasleei zuzendutako bloga

01/03/2007 GMT 1

MARTXOAN EUSKADI GAZTEAN MUNDUKO EMAKUME AHAZTUEKIN.

hezkidetza @ 17:26

munduko-meakume-ahazttuekin.jpg

Genero-arrazoiengatiko jazarpena.
JAZARPENA ETA DISKRIMINAZIOA ASILO-ESKUBIDEAREN ESPARRUAN:
Asiloaren esparruan, honako hau da jazarpena: arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, iritzi politikoagatik edota gizarte-talde jakin batekoa izateagatik pertsonen oinarrizko eskubideak larri urratzen dituen edozein ekintza. Asilo-sistemak pertsona jakin batekiko jazarpena gertatzen ari dela aitor dezan, pertsona horrek jazarria izan dela, jazarria dela edota horretarako arrazoizko beldurrak dituela frogatu behar du. Ez da nahikoa jakitea pertsona horren jatorriko herrialdean giza eskubideak larri urratzen direla.
Diskriminazioak funtsean ondorio kaltegarriak baditu, edo oinarrizko eskubide bat larri urratzen badu, asilo-eskubidearen bidez erantzun beharreko jazarpena da.

Genero-arrazoiengatik jazartzeko moduak.
Ondoren, jazarpentzat jo daitezkeen emakumeen aurkako indarkeria-egoera batzuk aipatzen dira. Asilo-eskubiderako nazioarteko babesak erantzuna eman behar die egoera horiei:
- Oinarrian giza eskubideen aurkako gizarte-arauak eta jarduerak dituztenez, izatez jazarpenezkoak diren legeak.
Emakumeen aurkako genero-indarkeriari buruzko NBEko errelatore bereziaren txostenaren arabera, 2003. urtean, gutxienez 54 herrialdek zeuzkaten emakumeak diskriminatzen zituzten legeak eta ez zeukaten etxeko indarkeriaren aurkako legedirik (edo ez zen haren berri).
- Helburuak justifikagarriak izanik ere, haiek betetzeko oso ondorio kaltegarridun metodoak dauzkaten lege edo politikak.
Mexiko: txirotasunari aurre egiteko laguntzak –Hezkuntza, Osasuna eta Elikadura (Progresa) Programa, adibidez– kentzeko mehatxupean indigenak kontrazepziometodoak erabiltzera behartu izana leporatu dio José Luís Soberanes Fernández arartekoak gobernuari. NBEk ere 2002ko abuztuan emakume indigenei egindako antzutzeei buruzko kontuak eskatu zizkion Vicente Foxen gobernuari.

( Informazioa martxoaren 2an berrituko dute).

23/02/2007 GMT 1

ETXEKO LANEKIN GORA ETA BEHERA

hezkidetza @ 13:39

Bazenekien estatu mailan bikoteen herenak baino ez dute etxeko lanik era orekatuan banatzen? Beste kasutan, emakumea da beti lan gehiena egiten duena.

Eta are gehiago. Europa mailan, gizon espainar eta italiarrak dira, hain zuzen ere, etxeko lanak gutxien egiten dituztenak.

Zer iruditzen zaizu? Zure ustez egoera hau zuzena da? Zelan gertatzen da zure etxean? Zelan gustatuko litzaizuke izatea?

Badaukazu gaia zure ikaskideekin eta senideekin eztabaidatzeko.

24/01/2007 GMT 1

WARIS DIRIE eta Emakumeen mutilazio genitalaren aurkako kanpaina

hezkidetza @ 13:11
dirie.jpg
Emakume somaliarra, modelo eta aktoresa famatua, oso konprometitua emakumeen mutilazio genitalaren aurkako kanpainarekin. Bere web gunean dioen bezala "milioika nesken jasatzen dute bortizkeria hau, ez Afrikan, soilik, mundu osoan baizik, Europa eta Espainiar estatua barne." 

Almudena Ramón Cueto- Biologia Molekularra

hezkidetza @ 12:52

almudenaramoncueto.jpg Hezurmuina hautsita daukaten paraplejiko eta tetraplejikoentzat sendabidea bilatzen ari da Almudena Ramón Cueto biologoa. Emakume honek arratoiekin egin dituen ikerketen bidez animalien hezurmuinaren birsorketa lortu du, inolako protesi elektronikorik gabe, hauek ibiltzea ez ezik, 75ºtako aldapak  igotzea ere lortu dute.  CSICen barne dagoen Centro  de Biologia Molecular  delakoan egiten du lan.

"SEXO CON SESO" KANPAINA!

hezkidetza @ 11:43

sexosesocampana.jpg

 

Emakumeen arrastoari jarraituz

hezkidetza @ 11:37

emakumeak 

Historian zehar bizitzaren hainbat eremutan emakumeak ia ez dira agertzen: Historian, Literaturan, Zientzietan, Arteetan, kiroletan..., oso gutxitan agertzen dira. Alde batetik, beraien interesak garatzeko oztopo handiak izan dituztelako eta beste alde batetik, egon direnei balio gutxiago eman zaielako, sarritan aipatuak ere izan ez direlarik.

Hau guztia zergatik izan den eta zergatik oraindik ere gertatzen den aztertu nahi dugu webquest honetan, interneta eta ordenagailuaren laguntzaz

JUSTINA EZAGUTU ETA JOLASTU NAHI???

hezkidetza @ 10:51

Justina

JUSTINA 

Justiziaren balioak erakutsi nahi dizkizu Justina maitagarriak: Berdintasuna, Hezkidetza, Aniztasun funtzionala, Famili ereduak, Ekologia, Eskola-jazarpena, Elkartasuna, Gizarte portaera, Justizia eta Umeen eskubideak.

19/01/2007 GMT 1

MUTIL... ZORIONTSU IZAN NAHI?

hezkidetza @ 13:55

MUTIL, ZORIONTSU IZAN NAHI?

NESKA... ZORIONTSU IZAN NAHI???

hezkidetza @ 13:51

NESKA ZORIONTSU IZAN NAHI?

Kaixo!!!!

hezkidetza @ 13:10

Irakurri gehiago »

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!