ATERCIOPELADOS-
IZAN ZEU!!!!!!
"ITXURAKERIEI EZ!!!"
IZAN ZEU!!!!!!
"ITXURAKERIEI EZ!!!"
Artikulu honetan, gurean diren eta izan diren euskal neska taldeak aurkeztera gatozkizue.
ONDO PASA!
ARGAZKIAN: SORKUN
...Publizitatean emakumea kontsumorako produktoa izateaz gain, publizitateak emakume eta edertasun eredu jakin bat sortu eta bultzatzen du...Emakume hoien eta benetazko emakumeen gorputzen arteko aldea oso nabaria da (top modelak gainontzeko emakumeak baino %23 gutxiago pisatzen dute). Ideala eta errealitatearen arteko alde horretatik konplexuak sortzen dira, eta baita gure sexualitatea aske bizitzeko hainbat arazo. Emakumeok txikitatik ikasi izan dugu insatisfazioa zer den. Publizitateak erakargarria eta desiragarria zer den zehazten du eta emakume eredu bikainak eta lirainak zabaltzen ditu. Mezua, hau edo bestea aldatu ahal dugula da, dena posiblea dela, horren itxaropenak insatisfazioa haunditzen duelarik...Ezinezkoa dena desiratzen ikasten dugu. Baina edertasuna ez dago krema pote batetan, eta zoriontasuna ez da lortzen 40 kilo pisatuz gero. Hauek gaixo dagoen gizarte batek sortutako mitoak dira. Guztiak ezberdinak eta guztiak ederrak izan ahal gara. Aske izango da bakarrik bere burua onartu, eta irudia autoestimarekin lotuta ez dagoela ulertzen duena. Argal egotearen eredua ez baita estetikoa, politiko eta ekonomikoa da. Eta emakumeen autoestimaren kontra egiten du, lehen emakumeontzako gartzela etxea bazen, gaur egun gorputza da gure gartzela...
OSOA IRAKURRRI NAHI?????
... Euskadi, XXI. mendea. Gizartea matxista da oraindik ere?
Bai, datuek hori esaten digute. Esate baterako, emakumeen %32 bakarrik egiten du lan etxetik kanpo. Hau da, hamar emakumetatik zazpi ekonomikoki beste baten menpekoak dira. Euskal Autonomia Erkidegoan tratu txarren 2.000 salaketa jasotzen ditugu urtean. Gutxi gorabehera 100.000 emakume inguruk jasaten dituzte tratu txarrak. Datu gehiago: emakumeok gizonek baino emaitza akademiko hobeak lortzen baditugu, nola uler daiteke emakumeen langabezia gizonenaren bikoitza izatea? Emakume zein gizonak lana egiten duten hamar kasuetatik hirutan bakarrik laguntzen dute gizonek etxeko lanetan... Ezin da ukatu aurrerapenak egon direnik, baina oraindik ere asko dago egiteko...
Herritarrek ondo dakite zein diren arriskua duten sexu jarduerak, baina beraiei ez zaiela ezer gertatuko sinetsita daude. Eta preserbatiboa erabiltzeari behar baino gehiagotan muzin egiten diote.
Hiesa duten pertsonen errealitatea «heterogeneoa» den arren, estereotipoek oraindik ere bizirik irauten dutela azaldu du Inclanek. Izan ere, gizon eta emakume heterosexualek pentsatzen dute GIB birusaz kutsatzea ez dela beren kontua. «Hiesa ez da droga hartzaileen, eta beraz, baztertutako kolektiboen gaixotasuna, baina pertsona asko ez da gai errealitate hori onartzeko». Inclanek zehaztu duenez, fenomeno hori ez da Euskal Herrian bakarrik gertatzen; mendebaldeko gizartean jazotzen ari den zerbait da.
Egoera hori «oraindik eta larriagoa» da gizon homosexualen kasuan. Gizonezkoen %6 inguru dira homosexualak, baina kutsatu berriak %25. Osasun sailburuaren hitzetan, hainbat arrazoik eragin dute kolektibo horrek sexu jarduera seguruak albo batera uzteko: asteburuetako drogak (metanfetaminak...), bikotekide ezezagunekin egotea edo sexua taldean egitea, preserbatiboa erabiltzeaz aspertzea, tratamenduetan konfiantza izatea, eta Internet erabiltzea bikotekidea bilatzeko.
Beraz, norbanakoak aukeratzen du gehienetan sexu jarduera seguruak albo batera uztea, baina Inclanek ohartarazi du aspaldian bestelako arrazoiak ere izaten direla. «Gizarteko testuinguruak garrantzia handia izaten du batzuetan: alternatibarik ez izatea, pobrezia, ahulezia... sexu jarduera seguruak izateko oztopoak izaten dira batzuetan».
osoa irakurtzeko: BERRIA EGUNKARIA
iturria: BERRIA EGUNKARIA Igandea, 2006ko urriak 15
Euskarazko ikasliburuetan emakumeek baztertuta jarraitzen dute, irudietan zein testuetan, nahiz eta curriculumak genero ikuspegia landu behar dela azpimarratzen duen. D errigorrezko Bigarren Hezkuntzako euskarazko liburu gehienetan, Espainiako Isabel I.a eta IIa. erreginak, Maria Kristina erreginordea eta Katalina II.a Errusiako estatuburua dira, XIX. mendera arte, agertzen diren ia emakume bakarrak. Horiek, eta Willendorfeko Venusa, emankortasunaren Paleolitiko garaiko irudia. Eta Egiptoko Nefertiti edo Eros jainkosak. Greziako jainkosaren bat ere bai, ia beti jainko ahalguztidunen ondoan. XX. mendeari buruzko testuetan, emakume izen gehiago badira. Baina hutsak oihuka ari dira. Haritza argitaletxearen Batxilergoko 2. urterako Historia liburuan orri erdia ematen diote emakumeen eta langileen mugimenduari, nahiz eta 300 orri inguruko liburua izan. Santillanaren DBHko 4. mailako Historia liburuan, mugimendu feministari buruz bederatzi lerro daude, esateko eskaera nagusietako batzuk zein ziren: «Dibortziorako eta abortatzeko eskubideak, soldata berdintasuna eta sexu arrazoiengatik baztertuak ez izateko eskubidea». Elkar argitaletxearen Batxilergoaren 2. mailarako Euskara eta literatura liburuan, euskal literaturaren izenak «begietsi» dituztenen artean, hamaika idazle daude. Emakume bakar bat ere ez. Ibaizabalen Euskara eta literatura liburuan, Itxaro Borda agertzen da non eta 285. orrialdean. ZER USTE DUZU?????? ZURE LIBURUETAN ERE BERDIN?????
1996. urtean Plazandreok-ek Donostiako Hiri Debekatuaren Mapa argitaratu zuen, non emakumezkoek gatazkatsuak eta irisgarritasunean zailtasunak zituzten lekuetaz iritziak azaldu zituzten. Hamar urteren buruan ugariak dira udalerrian egin diren hobekuntzak, baina hala eta guztiz ere, oraindik orain badira emakumeentzat "debekatuak" diren espazioak. Plazandreok-en proiektu berriak espazio hauek ezagutarazi nahi ditu, ondoren Donostiako hirian emakumeen interesak kontutan hartuz hobekuntzak aurrera eraman daitezen...Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!