Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MARTXOAK 8-Ikasleei zuzendutako bloga

06/03/2007 GMT 1

Emakume batek asmatu zuen duela 100 urte haizetako-garbigailua

hezkidetza @ 19:02

anderson.gifMary Anderson izan zen!

Bera konturatu zen kotxe gidariek euria ari zuenean kristala garbitzeko eta hobeki ikusteko lehioak zabaldu egin behar zituztela.

Autoaren barrutik palanka baten bidez martxan jartzen zen tresna asmatu zuen eta 1903 urtean patentea eman zioten... Berak asmatutako tresnak euria, elurra... garbitzeko gauza zen. 1916 urtean hasi ziren kotxe guztien ekipamenduan sartzen.


GEHIAGO JAKIN NAHI????

SARTU!!!

TIPEX-a ASMATU ZUEN...

hezkidetza @ 18:48
bettenesmithbar.gif

1956 urtean Bette Nesmith Grahamek bere sukaldea laborategi bihurtu zuen eta paperaren gainean zuzenketak egiteko likidoa asmatu zuen.  Liquid Paper izeneko entrepresa sortu eta 1976 urterako jada 25 milioi ale saldu zituen...

MARTXOAK 8rako LEHIAKETA BIDEO SARITUAK

hezkidetza @ 13:29

Sopela BHI - "Tareas Compartidas" izeneko bideo hau egin dute: etxeko lanak nola elkarbanatu. DBHko 4. mailako Ikusentzunezko Komunikazioaren Tailerreko ikasleek egindakoa da bideoa;

Arantza Bilbao Olarra, Diego Urbano Oregi, Erika Rabadán Angulo, Irati Bilbao González. Kolaboratzaileak: Gorka Bilbao González, Itziar Villan Fernández, Naia Magunagoikoetxea Ezkerra eta Itxaso Díaz Tomé, Marta Pérez Yarzaren gidaritzarekin.

 eta beraiek aitortzen dutenez... "nos ha hecho reflexionar sobre el papel que tiene la mujer en nuestra sociedad hoy en día, por lo que hemos reflejado como sería un cambio de papeles, si los hombres hicieran todo lo que las mujeres hacen normalmente."

IKUSI NAHI??????

SARTU!!!


Gazte Bizitza (DOLORES IBARRURI BHI)

2.mailako bideotailerreko ikasleak kamaran eta 3. mailako aktoreak  

Gallartako institutoan Gazteen Bizitzari buruz gogoeta egin dute bideo honen bidez. Mutil batek etxekolanak egiten dituelako, "maritxu" deitzen diote. Lagunak nortzuk diren eta bere izaeraren zergatiak planteatzen dituzte bideo labur honetan.

IKUSI NAHI??????

SARTU!!!!

 

05/03/2007 GMT 1

MARTXOAK 8rako I LEHIAKETAREN LOGO SARITUA

hezkidetza @ 17:50

martxoak8lehiaketa-logoa-cristian1.jpg

CRISTIAN ANDRES LOPEZ
ARRIGORRIAGA BHI

MARTXOAK 8rako I LEHIAKETAREN KARTEL SARITUAK

hezkidetza @ 17:33

ETXEKO LANAK BANATU!-ARRIGORRIAGA BHI egileak JON ABRIZKETA ALAIN EGIGUREN ALEJANDRO GONZALEZ

14-1.jpg

 



 

sope-irabazlea1.jpg 
 Zaindu zaitez, zaindu, zain zaitzatela
 Nerea Falagan Martín, Itxaso Díaz Tomé, Ainhoa Etxebaria Agúndez, Aitor Azkorra Camargo. Marta Pérez Yarza-ren lankidetzarekin (Sopelana BHI )
+++++++++++++++++++++++++++++++++ 
Aurkezturiko kartel guztiak hemen ZUEN EKARPENAK atalean: http://www.elkarrekin.org/web/martxoak8

02/03/2007 GMT 1

BERDINAK GARA, DESBERDINAK GARA

hezkidetza @ 15:41

SORKUN-HELDU NAZAZU- KOMUNIKAZIOARI BAI!

hezkidetza @ 15:24

 
Isiltasuna
milaka aurpegi
iluntasuna
mila begi
ezkutatuta bizi izan zara,
zure arazoa zu zara
Heldu nazazu
Heldu nazazu
alboan nagola
Heldu nazazu
zure alboan nagola.

Nortasuna eraikitzen (Berri txarrak)

hezkidetza @ 15:19

 

Urte batzu badira jaio nintzenetik
lehenengo jaunartzea egin nuenetik
eskola altzean utzu nuen aspalditik
ikasbidaia, lagunak, inozentzia eta ...

Nire gorputzan aldaketak eman ziren
institutoan lagun berriak egiten
maitasuna ezagutu ta gauero irten
gutxi gora behera ia denok egin duguna...

Bizitzan baloreak
aukeratu behar ditut,
ideiak garatzean
pertsona bezala hobetu.

Zure mundutik ateratzea ona da
kontura zaitezen ez zarela bakarra
zure inguruneko gizarte pluralan
koherentzia gordetzen saiatu behar zarela.

Zure erabakiak hartzeko adorea,
ta beharrezko heldutasuna lortzean
mundu guztiarekin ongi gelditzea
ezinezkoa dela konturatuko zara, zeren...

Bizitzan baloreak
aukeratu behar ditut,
ideiak garatzean
pertsona bezala hobetu.

Ireki behingoz begiak
garuna erabili
nortasuna eraikitzean
aukeratu ta bizi.

Alaitz eta Maider (Diruaren pasarela)

hezkidetza @ 15:12

Desioa zuzentzen du
pantailako imajinak
filmetako pertsonaien
sedukzio ukiezinak:
gizonezko perfektuak
ta emakumezko finak...
seriean egindako
plastikozko panpinak.

Publizitate bailatan
giharren indar-hutsala,
begiradaren beroa,
mihi puntaren zitala...
distiraz pintatutako
paisaia, gorputz sensuala...
gezurrezko amets baten
gezurrezko azala!

Diruaren pasarela
faltsukeriz lainotua,
ibilera hauskor baten
diamantezko soinekua,
milimetroko gorputza
urre gorriz bainatua,
ta bi begi tristerentzat
irrifar diseinatua.

Edertasun estandarra,
"gorputz perfektuen" dantzak
programatutako gogo
orokorraren ardatzak;
usteldutako ametsak
ezinezko esperantzak,
begiak itxita hobe
ikusten dira gauzak.

MAITE ZAITUT ILARGIRAINO ETA BUELTA!!!!

hezkidetza @ 15:07

Maitasuna mundua mugiarazten duen indarraren alde?????

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!