Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MARTXOAK 8-Ikasleei zuzendutako bloga

Kategoria: BAZENEKIEN...????

02/03/2007 GMT 1

MUSIKA-EUSKAL NESKA TALDEAK

hezkidetza @ 13:31

sorkun.jpgArtikulu honetan, gurean diren eta izan diren euskal neska taldeak aurkeztera gatozkizue.

ONDO PASA!

ARGAZKIAN: SORKUN

01/03/2007 GMT 1

Hiesari zitzaion beldurra galtzen ari ....

hezkidetza @ 18:44

ribbon_aids_day.gifHerritarrek ondo dakite zein diren arriskua duten sexu jarduerak, baina beraiei ez zaiela ezer gertatuko sinetsita daude. Eta preserbatiboa erabiltzeari behar baino gehiagotan muzin egiten diote.

Hiesa duten pertsonen errealitatea «heterogeneoa» den arren, estereotipoek oraindik ere bizirik irauten dutela azaldu du Inclanek. Izan ere, gizon eta emakume heterosexualek pentsatzen dute GIB birusaz kutsatzea ez dela beren kontua. «Hiesa ez da droga hartzaileen, eta beraz, baztertutako kolektiboen gaixotasuna, baina pertsona asko ez da gai errealitate hori onartzeko». Inclanek zehaztu duenez, fenomeno hori ez da Euskal Herrian bakarrik gertatzen; mendebaldeko gizartean jazotzen ari den zerbait da.

Egoera hori «oraindik eta larriagoa» da gizon homosexualen kasuan. Gizonezkoen %6 inguru dira homosexualak, baina kutsatu berriak %25. Osasun sailburuaren hitzetan, hainbat arrazoik eragin dute kolektibo horrek sexu jarduera seguruak albo batera uzteko: asteburuetako drogak (metanfetaminak...), bikotekide ezezagunekin egotea edo sexua taldean egitea, preserbatiboa erabiltzeaz aspertzea, tratamenduetan konfiantza izatea, eta Internet erabiltzea bikotekidea bilatzeko.

Beraz, norbanakoak aukeratzen du gehienetan sexu jarduera seguruak albo batera uztea, baina Inclanek ohartarazi du aspaldian bestelako arrazoiak ere izaten direla. «Gizarteko testuinguruak garrantzia handia izaten du batzuetan: alternatibarik ez izatea, pobrezia, ahulezia... sexu jarduera seguruak izateko oztopoak izaten dira batzuetan».

osoa irakurtzeko: BERRIA EGUNKARIA

23/02/2007 GMT 1

ETXEKO LANEKIN GORA ETA BEHERA

hezkidetza @ 13:39

Bazenekien estatu mailan bikoteen herenak baino ez dute etxeko lanik era orekatuan banatzen? Beste kasutan, emakumea da beti lan gehiena egiten duena.

Eta are gehiago. Europa mailan, gizon espainar eta italiarrak dira, hain zuzen ere, etxeko lanak gutxien egiten dituztenak.

Zer iruditzen zaizu? Zure ustez egoera hau zuzena da? Zelan gertatzen da zure etxean? Zelan gustatuko litzaizuke izatea?

Badaukazu gaia zure ikaskideekin eta senideekin eztabaidatzeko.

24/01/2007 GMT 1

WARIS DIRIE eta Emakumeen mutilazio genitalaren aurkako kanpaina

hezkidetza @ 13:11
dirie.jpg
Emakume somaliarra, modelo eta aktoresa famatua, oso konprometitua emakumeen mutilazio genitalaren aurkako kanpainarekin. Bere web gunean dioen bezala "milioika nesken jasatzen dute bortizkeria hau, ez Afrikan, soilik, mundu osoan baizik, Europa eta Espainiar estatua barne." 

Almudena Ramón Cueto- Biologia Molekularra

hezkidetza @ 12:52

almudenaramoncueto.jpg Hezurmuina hautsita daukaten paraplejiko eta tetraplejikoentzat sendabidea bilatzen ari da Almudena Ramón Cueto biologoa. Emakume honek arratoiekin egin dituen ikerketen bidez animalien hezurmuinaren birsorketa lortu du, inolako protesi elektronikorik gabe, hauek ibiltzea ez ezik, 75ºtako aldapak  igotzea ere lortu dute.  CSICen barne dagoen Centro  de Biologia Molecular  delakoan egiten du lan.

Emakumeen arrastoari jarraituz

hezkidetza @ 11:37

emakumeak 

Historian zehar bizitzaren hainbat eremutan emakumeak ia ez dira agertzen: Historian, Literaturan, Zientzietan, Arteetan, kiroletan..., oso gutxitan agertzen dira. Alde batetik, beraien interesak garatzeko oztopo handiak izan dituztelako eta beste alde batetik, egon direnei balio gutxiago eman zaielako, sarritan aipatuak ere izan ez direlarik.

Hau guztia zergatik izan den eta zergatik oraindik ere gertatzen den aztertu nahi dugu webquest honetan, interneta eta ordenagailuaren laguntzaz

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!