
Atala: BAZENEKIEN...????
09/06/2008 GMT 1
30/01/2008 GMT 1
ZER DA HEZKIDETZA?
Hezkidetza
Wikipedia(e)tik 
Hezkidetza pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaera... kontutan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo eredu femenino eta maskulinoak, tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.
20/12/2007 GMT 1
MARIASUN LANDA idazlea-Idaztea "bakarrik egoten jakitea" da
OSOA IRAKURTZEKO14/12/2007 GMT 1
Valentina Tereshkova- lehen emakume astronauta
Valentina Tereshkova
Wikipedia
Valentina Vladimirovna Tershkova, errusieraz Валентина Владимировна Терешкова, (Maslennikovo, SESB, 1937ko martxoaren 6a - ) sobietar kosmonauta da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea Vostok 6 espaziontzian 1963ko ekainaren 16an. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen pertsona ez-militarra ere izan zen espaziora bidaiatzea lortzen zuena.
08/06/2007 GMT 1
MARTXOAK 8 II LEHIAKETA MARTXAN!!!!
"PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK"
Bizitzarako Ezagutza eta Trebetasunetan Hezteko Programaren bidez 2007 maiatzan deitu zen EAEko ikasle guztientzat Kartelen/Esloganen, Logoen eta Bideo Laburren II. Lehiaketa. Lehiaketa hau, "hezkidetza"ren gaian eta NARO 2007 Berdintasunerako IV. Foroaren barruan.
07/08 ikasturtean Elkarbizitzan, Bakean eta Giza-eskubideetan Hezteko Programak, eta Berdintasuna eta Generoa Eremuak hartzen dute bere gain lehiaketa honen deialdia.
Oraingoan "PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK" lemapean doa.
Lanak entregatzeko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 31a (ikus BASEAK http://www.elkarrekin.org/web/naro2005/)
Ikasleen lana bideratzeko eta errazteko (I lehiaketan bezala) WEBQUEST bat dago prozesuan laguntzeko eta erabiltzeko prest hemen: http://www.elkarrekin.org/elk/martxoak8IIlehiaketa/
http://www.elkarrekin.org/elk/IIconcurso8demarzo/
07/03/2007 GMT 1
JOSUNE BEREZIARTU: munduko eskalatzailerik onena
http://www.josunebereziartu.com/
Josune Bereziartu Lazkaon (Gipuzkoa) jaio zen 1972ko urtarrilaren 19an. Txikitatik neska bizi eta kirol guztien zalea izan zen eta 17 urte betetzean, telebistan ikusitako erreportaje baten ondorioz, kirol eskaladaren munduan sartzea erabaki zuen. Eskaladaren inguruan egindako urte guzti hauek, Josune historiako eskalatzaile onenetariko bat bihurtu dute, bere lorpenak gizonezko onenen parean baitaude.
NAROA AGIRRE-PERTIKAN ERREKORDUNA
“Olinpiar Jokoetan domina lortzea
da nire ametsik handiena”
Naroa Agirre donostiarra 23 urteko atleta da. Pertika jauzia egiten du. Espainiako errekorra du eta horrez gain, Europako Txapelketan eta Pista Estaliko Munduko Txapelketan ere aritu da.
HEMENTXE DAUKAZU BERE BIZITZARI BURUZKO ELKARRIZKETA
06/03/2007 GMT 1
Emakume batek asmatu zuen duela 100 urte haizetako-garbigailua
Mary Anderson izan zen!
Bera konturatu zen kotxe gidariek euria ari zuenean kristala garbitzeko eta hobeki ikusteko lehioak zabaldu egin behar zituztela.
Autoaren barrutik palanka baten bidez martxan jartzen zen tresna asmatu zuen eta 1903 urtean patentea eman zioten... Berak asmatutako tresnak euria, elurra... garbitzeko gauza zen. 1916 urtean hasi ziren kotxe guztien ekipamenduan sartzen.
GEHIAGO JAKIN NAHI???? SARTU!!!
TIPEX-a ASMATU ZUEN...

1956 urtean Bette Nesmith Grahamek bere sukaldea laborategi bihurtu zuen eta paperaren gainean zuzenketak egiteko likidoa asmatu zuen. Liquid Paper izeneko entrepresa sortu eta 1976 urterako jada 25 milioi ale saldu zituen...


Zabaldu
del.icio.us