Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MARTXOAK 8-Ikasleei zuzendutako bloga

Kategoria: ADI!

20/05/2008 GMT 1

NESKENTZAKO GIDA PRAKTIKOA-Erasoak nola prebenitu eta aurre egin

hezkidetza @ 10:50

1.jpgMª Jose Urruzola Zabalzak egina


 

 

 

 

INDICE

1 Aprendiendo a distinguir las agresiones
2 Dónde suelen suceder
3 Qué hacer si has sido agredida
4 Qué hacer cuando otra chica te cuente que ha sido agredida
5 Qué hacer para colaborar a que no existan las agresiones

GIDA OSOA HEMEN

08/06/2007 GMT 1

MARTXOAK 8 II LEHIAKETA MARTXAN!!!!

hezkidetza @ 11:51

"PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK"



Bizitzarako Ezagutza eta Trebetasunetan Hezteko Programaren bidez 2007 maiatzan deitu zen EAEko ikasle guztientzat Kartelen/Esloganen, Logoen eta Bideo Laburren II. Lehiaketa. Lehiaketa hau, "hezkidetza"ren gaian eta NARO 2007 Berdintasunerako IV. Foroaren barruan.

07/08 ikasturtean Elkarbizitzan, Bakean eta Giza-eskubideetan Hezteko Programak, eta Berdintasuna eta Generoa Eremuak hartzen dute bere gain lehiaketa honen deialdia.



Oraingoan "PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK" lemapean doa.




Lanak entregatzeko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 31a (ikus BASEAK http://www.elkarrekin.org/web/naro2005/)


Ikasleen lana bideratzeko eta errazteko (I lehiaketan bezala) WEBQUEST bat dago prozesuan laguntzeko eta erabiltzeko prest hemen:

 

http://www.elkarrekin.org/elk/martxoak8IIlehiaketa/
http://www.elkarrekin.org/elk/IIconcurso8demarzo/

02/03/2007 GMT 1

ATERCIOPELADOS-

hezkidetza @ 14:59

IZAN ZEU!!!!!!

"ITXURAKERIEI EZ!!!"


INDARKERIAREN AURKAKO ABESTIA-BEBE-MALO

hezkidetza @ 13:54

01/03/2007 GMT 1

Hiesari zitzaion beldurra galtzen ari ....

hezkidetza @ 18:44

ribbon_aids_day.gifHerritarrek ondo dakite zein diren arriskua duten sexu jarduerak, baina beraiei ez zaiela ezer gertatuko sinetsita daude. Eta preserbatiboa erabiltzeari behar baino gehiagotan muzin egiten diote.

Hiesa duten pertsonen errealitatea «heterogeneoa» den arren, estereotipoek oraindik ere bizirik irauten dutela azaldu du Inclanek. Izan ere, gizon eta emakume heterosexualek pentsatzen dute GIB birusaz kutsatzea ez dela beren kontua. «Hiesa ez da droga hartzaileen, eta beraz, baztertutako kolektiboen gaixotasuna, baina pertsona asko ez da gai errealitate hori onartzeko». Inclanek zehaztu duenez, fenomeno hori ez da Euskal Herrian bakarrik gertatzen; mendebaldeko gizartean jazotzen ari den zerbait da.

Egoera hori «oraindik eta larriagoa» da gizon homosexualen kasuan. Gizonezkoen %6 inguru dira homosexualak, baina kutsatu berriak %25. Osasun sailburuaren hitzetan, hainbat arrazoik eragin dute kolektibo horrek sexu jarduera seguruak albo batera uzteko: asteburuetako drogak (metanfetaminak...), bikotekide ezezagunekin egotea edo sexua taldean egitea, preserbatiboa erabiltzeaz aspertzea, tratamenduetan konfiantza izatea, eta Internet erabiltzea bikotekidea bilatzeko.

Beraz, norbanakoak aukeratzen du gehienetan sexu jarduera seguruak albo batera uztea, baina Inclanek ohartarazi du aspaldian bestelako arrazoiak ere izaten direla. «Gizarteko testuinguruak garrantzia handia izaten du batzuetan: alternatibarik ez izatea, pobrezia, ahulezia... sexu jarduera seguruak izateko oztopoak izaten dira batzuetan».

osoa irakurtzeko: BERRIA EGUNKARIA

Donostiako Hiri Debekatuaren Mapa

hezkidetza @ 17:51
kartela-martxoak-8-1.gif1996. urtean Plazandreok-ek Donostiako Hiri Debekatuaren Mapa argitaratu zuen, non emakumezkoek gatazkatsuak eta irisgarritasunean zailtasunak zituzten lekuetaz iritziak azaldu zituzten. Hamar urteren buruan ugariak dira udalerrian egin diren hobekuntzak, baina hala eta guztiz ere, oraindik orain badira emakumeentzat "debekatuak" diren espazioak. Plazandreok-en proiektu berriak espazio hauek ezagutarazi nahi ditu, ondoren Donostiako hirian emakumeen interesak kontutan hartuz hobekuntzak aurrera eraman daitezen...

MARTXOAN EUSKADI GAZTEAN MUNDUKO EMAKUME AHAZTUEKIN.

hezkidetza @ 17:26

munduko-meakume-ahazttuekin.jpg

Genero-arrazoiengatiko jazarpena.
JAZARPENA ETA DISKRIMINAZIOA ASILO-ESKUBIDEAREN ESPARRUAN:
Asiloaren esparruan, honako hau da jazarpena: arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, iritzi politikoagatik edota gizarte-talde jakin batekoa izateagatik pertsonen oinarrizko eskubideak larri urratzen dituen edozein ekintza. Asilo-sistemak pertsona jakin batekiko jazarpena gertatzen ari dela aitor dezan, pertsona horrek jazarria izan dela, jazarria dela edota horretarako arrazoizko beldurrak dituela frogatu behar du. Ez da nahikoa jakitea pertsona horren jatorriko herrialdean giza eskubideak larri urratzen direla.
Diskriminazioak funtsean ondorio kaltegarriak baditu, edo oinarrizko eskubide bat larri urratzen badu, asilo-eskubidearen bidez erantzun beharreko jazarpena da.

Genero-arrazoiengatik jazartzeko moduak.
Ondoren, jazarpentzat jo daitezkeen emakumeen aurkako indarkeria-egoera batzuk aipatzen dira. Asilo-eskubiderako nazioarteko babesak erantzuna eman behar die egoera horiei:
- Oinarrian giza eskubideen aurkako gizarte-arauak eta jarduerak dituztenez, izatez jazarpenezkoak diren legeak.
Emakumeen aurkako genero-indarkeriari buruzko NBEko errelatore bereziaren txostenaren arabera, 2003. urtean, gutxienez 54 herrialdek zeuzkaten emakumeak diskriminatzen zituzten legeak eta ez zeukaten etxeko indarkeriaren aurkako legedirik (edo ez zen haren berri).
- Helburuak justifikagarriak izanik ere, haiek betetzeko oso ondorio kaltegarridun metodoak dauzkaten lege edo politikak.
Mexiko: txirotasunari aurre egiteko laguntzak –Hezkuntza, Osasuna eta Elikadura (Progresa) Programa, adibidez– kentzeko mehatxupean indigenak kontrazepziometodoak erabiltzera behartu izana leporatu dio José Luís Soberanes Fernández arartekoak gobernuari. NBEk ere 2002ko abuztuan emakume indigenei egindako antzutzeei buruzko kontuak eskatu zizkion Vicente Foxen gobernuari.

( Informazioa martxoaren 2an berrituko dute).

24/01/2007 GMT 1

"SEXO CON SESO" KANPAINA!

hezkidetza @ 11:43

sexosesocampana.jpg

 

19/01/2007 GMT 1

MUTIL... ZORIONTSU IZAN NAHI?

hezkidetza @ 13:55

MUTIL, ZORIONTSU IZAN NAHI?

NESKA... ZORIONTSU IZAN NAHI???

hezkidetza @ 13:51

NESKA ZORIONTSU IZAN NAHI?

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!