Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MARTXOAK 8-Ikasleei zuzendutako bloga

Artxiboa: Martxoa 2007

07/03/2007 GMT 1

JOSUNE BEREZIARTU: munduko eskalatzailerik onena

hezkidetza @ 11:17

josune-bereziartu.jpghttp://www.josunebereziartu.com/ 

Josune Bereziartu Lazkaon (Gipuzkoa) jaio zen 1972ko urtarrilaren 19an. Txikitatik neska bizi eta kirol guztien zalea izan zen eta 17 urte betetzean, telebistan ikusitako erreportaje baten ondorioz, kirol eskaladaren munduan sartzea erabaki zuen. Eskaladaren inguruan egindako urte guzti hauek, Josune historiako eskalatzaile onenetariko bat bihurtu dute, bere lorpenak gizonezko onenen parean baitaude.

NAROA AGIRRE-PERTIKAN ERREKORDUNA

hezkidetza @ 11:09

naroa.jpg“Olinpiar Jokoetan domina lortzea

da nire ametsik handiena”

Naroa Agirre donostiarra 23 urteko atleta da. Pertika jauzia egiten du. Espainiako errekorra du eta horrez gain, Europako Txapelketan eta Pista Estaliko Munduko Txapelketan ere aritu da.

HEMENTXE DAUKAZU BERE BIZITZARI BURUZKO ELKARRIZKETA

06/03/2007 GMT 1

Emakume batek asmatu zuen duela 100 urte haizetako-garbigailua

hezkidetza @ 19:02

anderson.gifMary Anderson izan zen!

Bera konturatu zen kotxe gidariek euria ari zuenean kristala garbitzeko eta hobeki ikusteko lehioak zabaldu egin behar zituztela.

Autoaren barrutik palanka baten bidez martxan jartzen zen tresna asmatu zuen eta 1903 urtean patentea eman zioten... Berak asmatutako tresnak euria, elurra... garbitzeko gauza zen. 1916 urtean hasi ziren kotxe guztien ekipamenduan sartzen.


GEHIAGO JAKIN NAHI????

SARTU!!!

TIPEX-a ASMATU ZUEN...

hezkidetza @ 18:48
bettenesmithbar.gif

1956 urtean Bette Nesmith Grahamek bere sukaldea laborategi bihurtu zuen eta paperaren gainean zuzenketak egiteko likidoa asmatu zuen.  Liquid Paper izeneko entrepresa sortu eta 1976 urterako jada 25 milioi ale saldu zituen...

MARTXOAK 8rako LEHIAKETA BIDEO SARITUAK

hezkidetza @ 13:29

Sopela BHI - "Tareas Compartidas" izeneko bideo hau egin dute: etxeko lanak nola elkarbanatu. DBHko 4. mailako Ikusentzunezko Komunikazioaren Tailerreko ikasleek egindakoa da bideoa;

Arantza Bilbao Olarra, Diego Urbano Oregi, Erika Rabadán Angulo, Irati Bilbao González. Kolaboratzaileak: Gorka Bilbao González, Itziar Villan Fernández, Naia Magunagoikoetxea Ezkerra eta Itxaso Díaz Tomé, Marta Pérez Yarzaren gidaritzarekin.

 eta beraiek aitortzen dutenez... "nos ha hecho reflexionar sobre el papel que tiene la mujer en nuestra sociedad hoy en día, por lo que hemos reflejado como sería un cambio de papeles, si los hombres hicieran todo lo que las mujeres hacen normalmente."

IKUSI NAHI??????

SARTU!!!


Gazte Bizitza (DOLORES IBARRURI BHI)

2.mailako bideotailerreko ikasleak kamaran eta 3. mailako aktoreak  

Gallartako institutoan Gazteen Bizitzari buruz gogoeta egin dute bideo honen bidez. Mutil batek etxekolanak egiten dituelako, "maritxu" deitzen diote. Lagunak nortzuk diren eta bere izaeraren zergatiak planteatzen dituzte bideo labur honetan.

IKUSI NAHI??????

SARTU!!!!

 

05/03/2007 GMT 1

MARTXOAK 8rako I LEHIAKETAREN LOGO SARITUA

hezkidetza @ 17:50

martxoak8lehiaketa-logoa-cristian1.jpg

CRISTIAN ANDRES LOPEZ
ARRIGORRIAGA BHI

MARTXOAK 8rako I LEHIAKETAREN KARTEL SARITUAK

hezkidetza @ 17:33

ETXEKO LANAK BANATU!-ARRIGORRIAGA BHI egileak JON ABRIZKETA ALAIN EGIGUREN ALEJANDRO GONZALEZ

14-1.jpg

 



 

sope-irabazlea1.jpg 
 Zaindu zaitez, zaindu, zain zaitzatela
 Nerea Falagan Martín, Itxaso Díaz Tomé, Ainhoa Etxebaria Agúndez, Aitor Azkorra Camargo. Marta Pérez Yarza-ren lankidetzarekin (Sopelana BHI )
+++++++++++++++++++++++++++++++++ 
Aurkezturiko kartel guztiak hemen ZUEN EKARPENAK atalean: http://www.elkarrekin.org/web/martxoak8

02/03/2007 GMT 1

BERDINAK GARA, DESBERDINAK GARA

hezkidetza @ 15:41

SORKUN-HELDU NAZAZU- KOMUNIKAZIOARI BAI!

hezkidetza @ 15:24

 
Isiltasuna
milaka aurpegi
iluntasuna
mila begi
ezkutatuta bizi izan zara,
zure arazoa zu zara
Heldu nazazu
Heldu nazazu
alboan nagola
Heldu nazazu
zure alboan nagola.

Nortasuna eraikitzen (Berri txarrak)

hezkidetza @ 15:19

 

Urte batzu badira jaio nintzenetik
lehenengo jaunartzea egin nuenetik
eskola altzean utzu nuen aspalditik
ikasbidaia, lagunak, inozentzia eta ...

Nire gorputzan aldaketak eman ziren
institutoan lagun berriak egiten
maitasuna ezagutu ta gauero irten
gutxi gora behera ia denok egin duguna...

Bizitzan baloreak
aukeratu behar ditut,
ideiak garatzean
pertsona bezala hobetu.

Zure mundutik ateratzea ona da
kontura zaitezen ez zarela bakarra
zure inguruneko gizarte pluralan
koherentzia gordetzen saiatu behar zarela.

Zure erabakiak hartzeko adorea,
ta beharrezko heldutasuna lortzean
mundu guztiarekin ongi gelditzea
ezinezkoa dela konturatuko zara, zeren...

Bizitzan baloreak
aukeratu behar ditut,
ideiak garatzean
pertsona bezala hobetu.

Ireki behingoz begiak
garuna erabili
nortasuna eraikitzean
aukeratu ta bizi.

Alaitz eta Maider (Diruaren pasarela)

hezkidetza @ 15:12

Desioa zuzentzen du
pantailako imajinak
filmetako pertsonaien
sedukzio ukiezinak:
gizonezko perfektuak
ta emakumezko finak...
seriean egindako
plastikozko panpinak.

Publizitate bailatan
giharren indar-hutsala,
begiradaren beroa,
mihi puntaren zitala...
distiraz pintatutako
paisaia, gorputz sensuala...
gezurrezko amets baten
gezurrezko azala!

Diruaren pasarela
faltsukeriz lainotua,
ibilera hauskor baten
diamantezko soinekua,
milimetroko gorputza
urre gorriz bainatua,
ta bi begi tristerentzat
irrifar diseinatua.

Edertasun estandarra,
"gorputz perfektuen" dantzak
programatutako gogo
orokorraren ardatzak;
usteldutako ametsak
ezinezko esperantzak,
begiak itxita hobe
ikusten dira gauzak.

MAITE ZAITUT ILARGIRAINO ETA BUELTA!!!!

hezkidetza @ 15:07

Maitasuna mundua mugiarazten duen indarraren alde?????

ATERCIOPELADOS-

hezkidetza @ 14:59

IZAN ZEU!!!!!!

"ITXURAKERIEI EZ!!!"


KOKTELAZIOAK... ZURE NORTASUNA ASKATASUNEZ ERAIKI!!!!

hezkidetza @ 14:52

EMAKUMEA GIZAKIA DA- FERMIN MUGURUZA

hezkidetza @ 14:04


INDARKERIAREN AURKAKO ABESTIA-BEBE-MALO

hezkidetza @ 13:54

MUSIKA-EUSKAL NESKA TALDEAK

hezkidetza @ 13:31

sorkun.jpgArtikulu honetan, gurean diren eta izan diren euskal neska taldeak aurkeztera gatozkizue.

ONDO PASA!

ARGAZKIAN: SORKUN

Publizitatea, sexua... eta edertasun eredu estereotipatuak.

hezkidetza @ 11:32

kartela-03.gif...Publizitatean emakumea kontsumorako produktoa izateaz gain, publizitateak emakume eta edertasun eredu jakin bat sortu eta bultzatzen du...Emakume hoien eta benetazko emakumeen gorputzen arteko aldea oso nabaria da (top modelak gainontzeko emakumeak baino %23 gutxiago pisatzen dute). Ideala eta errealitatearen arteko alde horretatik konplexuak sortzen dira, eta baita gure sexualitatea aske bizitzeko hainbat arazo. Emakumeok txikitatik ikasi izan dugu insatisfazioa zer den. Publizitateak erakargarria eta desiragarria zer den zehazten du eta emakume eredu bikainak eta lirainak zabaltzen ditu. Mezua, hau edo bestea aldatu ahal dugula da, dena posiblea dela, horren itxaropenak insatisfazioa haunditzen duelarik...Ezinezkoa dena desiratzen ikasten dugu. Baina edertasuna ez dago krema pote batetan, eta zoriontasuna ez da lortzen 40 kilo pisatuz gero. Hauek gaixo dagoen gizarte batek sortutako mitoak dira. Guztiak ezberdinak eta guztiak ederrak izan ahal gara. Aske izango da bakarrik bere burua onartu, eta irudia autoestimarekin lotuta ez dagoela ulertzen duena. Argal egotearen eredua ez baita estetikoa, politiko eta ekonomikoa da. Eta emakumeen autoestimaren kontra egiten du, lehen emakumeontzako gartzela etxea bazen, gaur egun gorputza da gure gartzela...

OSOA IRAKURRRI NAHI?????

01/03/2007 GMT 1

Euskadik matxista izaten jarraitzen du...

hezkidetza @ 19:04

... Euskadi, XXI. mendea. Gizartea matxista da oraindik ere?
Bai, datuek hori esaten digute. Esate baterako, emakumeen %32 bakarrik egiten du lan etxetik kanpo. Hau da, hamar emakumetatik zazpi ekonomikoki beste baten menpekoak dira. Euskal Autonomia Erkidegoan tratu txarren 2.000 salaketa jasotzen ditugu urtean. Gutxi gorabehera 100.000 emakume inguruk jasaten dituzte tratu txarrak. Datu gehiago: emakumeok gizonek baino emaitza akademiko hobeak lortzen baditugu, nola uler daiteke emakumeen langabezia gizonenaren bikoitza izatea? Emakume zein gizonak lana egiten duten hamar kasuetatik hirutan bakarrik laguntzen dute gizonek etxeko lanetan... Ezin da ukatu aurrerapenak egon direnik, baina oraindik ere asko dago egiteko...

TXARO ARTEAGAren hitzak

Hiesari zitzaion beldurra galtzen ari ....

hezkidetza @ 18:44

ribbon_aids_day.gifHerritarrek ondo dakite zein diren arriskua duten sexu jarduerak, baina beraiei ez zaiela ezer gertatuko sinetsita daude. Eta preserbatiboa erabiltzeari behar baino gehiagotan muzin egiten diote.

Hiesa duten pertsonen errealitatea «heterogeneoa» den arren, estereotipoek oraindik ere bizirik irauten dutela azaldu du Inclanek. Izan ere, gizon eta emakume heterosexualek pentsatzen dute GIB birusaz kutsatzea ez dela beren kontua. «Hiesa ez da droga hartzaileen, eta beraz, baztertutako kolektiboen gaixotasuna, baina pertsona asko ez da gai errealitate hori onartzeko». Inclanek zehaztu duenez, fenomeno hori ez da Euskal Herrian bakarrik gertatzen; mendebaldeko gizartean jazotzen ari den zerbait da.

Egoera hori «oraindik eta larriagoa» da gizon homosexualen kasuan. Gizonezkoen %6 inguru dira homosexualak, baina kutsatu berriak %25. Osasun sailburuaren hitzetan, hainbat arrazoik eragin dute kolektibo horrek sexu jarduera seguruak albo batera uzteko: asteburuetako drogak (metanfetaminak...), bikotekide ezezagunekin egotea edo sexua taldean egitea, preserbatiboa erabiltzeaz aspertzea, tratamenduetan konfiantza izatea, eta Internet erabiltzea bikotekidea bilatzeko.

Beraz, norbanakoak aukeratzen du gehienetan sexu jarduera seguruak albo batera uztea, baina Inclanek ohartarazi du aspaldian bestelako arrazoiak ere izaten direla. «Gizarteko testuinguruak garrantzia handia izaten du batzuetan: alternatibarik ez izatea, pobrezia, ahulezia... sexu jarduera seguruak izateko oztopoak izaten dira batzuetan».

osoa irakurtzeko: BERRIA EGUNKARIA

EMAKUMEAK EUSKARAZKO TESTULIBURUETAN IKUSIEZINAK BETI BEZALA

hezkidetza @ 18:02

iturria: BERRIA EGUNKARIA Igandea, 2006ko urriak 15


Euskarazko ikasliburuetan emakumeek baztertuta jarraitzen dute, irudietan zein testuetan, nahiz eta curriculumak genero ikuspegia landu behar dela azpimarratzen duen.

D errigorrezko Bigarren Hezkuntzako euskarazko liburu gehienetan, Espainiako Isabel I.a eta IIa. erreginak, Maria Kristina erreginordea eta Katalina II.a Errusiako estatuburua dira, XIX. mendera arte, agertzen diren ia emakume bakarrak. Horiek, eta Willendorfeko Venusa, emankortasunaren Paleolitiko garaiko irudia. Eta Egiptoko Nefertiti edo Eros jainkosak. Greziako jainkosaren bat ere bai, ia beti jainko ahalguztidunen ondoan.

XX. mendeari buruzko testuetan, emakume izen gehiago badira. Baina hutsak oihuka ari dira. Haritza argitaletxearen Batxilergoko 2. urterako Historia liburuan orri erdia ematen diote emakumeen eta langileen mugimenduari, nahiz eta 300 orri inguruko liburua izan. Santillanaren DBHko 4. mailako Historia liburuan, mugimendu feministari buruz bederatzi lerro daude, esateko eskaera nagusietako batzuk zein ziren: «Dibortziorako eta abortatzeko eskubideak, soldata berdintasuna eta sexu arrazoiengatik baztertuak ez izateko eskubidea». Elkar argitaletxearen Batxilergoaren 2. mailarako Euskara eta literatura liburuan, euskal literaturaren izenak «begietsi» dituztenen artean, hamaika idazle daude. Emakume bakar bat ere ez. Ibaizabalen Euskara eta literatura liburuan, Itxaro Borda agertzen da non eta 285. orrialdean.

ZER USTE DUZU??????

ZURE LIBURUETAN ERE BERDIN?????

Donostiako Hiri Debekatuaren Mapa

hezkidetza @ 17:51
kartela-martxoak-8-1.gif1996. urtean Plazandreok-ek Donostiako Hiri Debekatuaren Mapa argitaratu zuen, non emakumezkoek gatazkatsuak eta irisgarritasunean zailtasunak zituzten lekuetaz iritziak azaldu zituzten. Hamar urteren buruan ugariak dira udalerrian egin diren hobekuntzak, baina hala eta guztiz ere, oraindik orain badira emakumeentzat "debekatuak" diren espazioak. Plazandreok-en proiektu berriak espazio hauek ezagutarazi nahi ditu, ondoren Donostiako hirian emakumeen interesak kontutan hartuz hobekuntzak aurrera eraman daitezen...

MARTXOAN EUSKADI GAZTEAN MUNDUKO EMAKUME AHAZTUEKIN.

hezkidetza @ 17:26

munduko-meakume-ahazttuekin.jpg

Genero-arrazoiengatiko jazarpena.
JAZARPENA ETA DISKRIMINAZIOA ASILO-ESKUBIDEAREN ESPARRUAN:
Asiloaren esparruan, honako hau da jazarpena: arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, iritzi politikoagatik edota gizarte-talde jakin batekoa izateagatik pertsonen oinarrizko eskubideak larri urratzen dituen edozein ekintza. Asilo-sistemak pertsona jakin batekiko jazarpena gertatzen ari dela aitor dezan, pertsona horrek jazarria izan dela, jazarria dela edota horretarako arrazoizko beldurrak dituela frogatu behar du. Ez da nahikoa jakitea pertsona horren jatorriko herrialdean giza eskubideak larri urratzen direla.
Diskriminazioak funtsean ondorio kaltegarriak baditu, edo oinarrizko eskubide bat larri urratzen badu, asilo-eskubidearen bidez erantzun beharreko jazarpena da.

Genero-arrazoiengatik jazartzeko moduak.
Ondoren, jazarpentzat jo daitezkeen emakumeen aurkako indarkeria-egoera batzuk aipatzen dira. Asilo-eskubiderako nazioarteko babesak erantzuna eman behar die egoera horiei:
- Oinarrian giza eskubideen aurkako gizarte-arauak eta jarduerak dituztenez, izatez jazarpenezkoak diren legeak.
Emakumeen aurkako genero-indarkeriari buruzko NBEko errelatore bereziaren txostenaren arabera, 2003. urtean, gutxienez 54 herrialdek zeuzkaten emakumeak diskriminatzen zituzten legeak eta ez zeukaten etxeko indarkeriaren aurkako legedirik (edo ez zen haren berri).
- Helburuak justifikagarriak izanik ere, haiek betetzeko oso ondorio kaltegarridun metodoak dauzkaten lege edo politikak.
Mexiko: txirotasunari aurre egiteko laguntzak –Hezkuntza, Osasuna eta Elikadura (Progresa) Programa, adibidez– kentzeko mehatxupean indigenak kontrazepziometodoak erabiltzera behartu izana leporatu dio José Luís Soberanes Fernández arartekoak gobernuari. NBEk ere 2002ko abuztuan emakume indigenei egindako antzutzeei buruzko kontuak eskatu zizkion Vicente Foxen gobernuari.

( Informazioa martxoaren 2an berrituko dute).

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!